Ene Kantak-ek 'Liluragarria' taularatuko du igandean

Aritz Mutiozabal 2022ko urt. 25a, 17:00

Liluragarria, gorputz barrura goaz haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Ene Kantak taldeak igande arratsaldean, 16:45etik aurrera, Modelon. Nere eta Eneko pertsonaiek edabe magiko bati esker, haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute. Elkarteekin abesteko parada ezin hobea eskainiko dute.

Sarrerak 2 euro balio du, eta Modeloko txarteldegian eskuratu daiteke edo Kutxabankeko atarian.