Ekonomia Zirkularrerako IV. Nazioarteko Topaketak egiten ari dira egunotan Donostiako Kursaal jauregian, eta gaur topaketako hizlari gonbidatuek GK Recycling Gipuzkoako Birziklapen Klusterreko kide diren bost enpresaren instalazioak bertatik bertara bisitatu dituzte; tartean, Zarauzko Jolas enpresarenak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok eta Ingurumeneko zuzendari Monica Pedreirak lagun zutela, ondorengo hauek hartu dute parte gaur goizeko bisitan: Angel Fernandez Homar Ekonomia Zirkularrerako Fundazioko lehendakariak, Alba Cabañas WASeko bazkideak eta Ekonomia Zirkularraren lantaldeko lehendakariak, David Zabala Naturklimako zuzendariak, Juan Jose Hernandez Samaniego Valor Greene enpresaren sortzailea eta zuzendari exekutiboak, José Manuel Muriel Metal 78ko gerenteak; Luis Artola Plastigaur
enpresako zuzendari nagusiak; Cesar Gimeno GHK-ko zuzendariak,eta Caterina Coll Perseo Biotechnology-ko zuzendari exekutiboak.
Jolas enpresa proiektu berritzaile batean murgilduta dago 2017az geroztik: plastikozko ontziak birziklatuz lortutako plastikozko profilak sormenez berrerabiltzen dutela –upcycling-a– azaldu zien Iñigo Isasti Jolaseko zuzendari komertzialak gonbidatuei. Haur-parkeen eta hiri-altzarien ekodiseinuan ere lan egiten dutela nabarmendu zuen.