Inauteriak 2022

Inauterietako kalejira egin dute erraldoiek eta buruhandiek

Juan Luis Romatet 2022ko ots. 27a, 16:00

Atzo konpartsak egin zuen kalejira herriko kaleetan zehar, eta gaur erraldoien eta buruhandien txanda izan da. Eguerdi partean aritu dira alde zaharrean zehar gira eta buelta, dantzan.

Erraldoiek eta buruhandiek sortzen dute halako lilura bat txiki zein helduen artean. Jendetza inguratu da udaletxe aurrera festetako pertsonaia hauek egingo zuten kalejira ikustera. Gaztetxoak buruhandiengandik ihesi ibili dira, kolperik ez jasotzeko; helduak taldearen atzetik, pozik, irribarrea ahotan eta begietan zutela. 

Lege zaharren plazan hasi eta bukatu da kalejira. Tartean, geldialdia egin dute Musika plazan, indarrak berreskuratu eta kalejirako bigarren zatiari ekiteko. Une ona izan da askorentzako erraldoiekin argazkiak ateratzeko.