22. Korrikarako kilometroak eskuragarri daude

Juan Luis Romatet 2022ko ots. 28a, 13:23

Apirilaren 7tik 8rako gauean pasatuko da 22. Korrika Urola Kosta eskualdeko herrietatik. Ibilbideko kilometroak salgai daudela iragarri du AEKk.

Martxoaren 31n abiatuko da 22. Korrika, Amurriotik, eta apirilaren 10ean amaituko da, Donostian. Guztira, 2.000 kilometrotik gora egingo ditu Euskal Herrian zehar. Urola Kostako eskualdeko kostaldeko herrietatik apirilaren 7tik 8rako gauean igaroko da: goizaldeko 2:58ean Zumaiatik, 3:55ean Getariatik, 4:26ean Zarauztik eta 5:21ean Oriotik, hain zuzen ere.

Euskararen aldeko ekimenean lekukoa eraman nahi duten elkarte, erakunde, enpresa, ikastetxe, zein herritarrek kilometroak erosteko aukera dutela iragarri du AEK-k. Kilometroren bat erosi nahi duen edonor AEKrekin harremanetan jar daiteke 688 69 82 22 telefono zenbakira deituta edo egoitz-d@aek.eus helbidera mezua bidalita.

Korrika babesteko beste era batzuk daudela ere iragarri dute antolatzaileek. Korrika laguntzaileek, 12 euroren truke, pina eta txartela jasotzeaz gain, hainbat abantaila izango dituzte: deskontuak, zozketak, buletina, eta abar.

Erlazionatuak