Merkatu plazako saltzaile batzuk hasi dira plazako karpan lanean, eta egin dituzte aurreneko balorazioak

Natalia Berridi-Elena Marguello 2022ko mar. 2a, 08:14

Astelehenean hasi zituen udalak Merkatu plaza eraberritzeko lanak, eta ordutik udaletxe aurreko plazan jarri duten karpan ari dira lanean saltzaile batzuk. Atzo, asteartea, saltzaileen aurreneko iritziak biltzen izan zen hedabide hau.

Zarauzko Udalak zatika egingo ditu Merkatu plaza berritzeko lanak. Aste honetan, denda ez dutenak ari dira Lege Zaharren enparantzako karpan lanean; datorren astetik aurrera, berriz, denda dutenek ere ezingo dute Merkatu plaza erabili, zeharo itxiko dutelako. Hemen informazio gehiago.