Txipristin aisialdi taldeak asteburupasa antolatu du Askizura

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 6a, 18:00

Martxoaren 25etik 27ra izango da txangoa, LH 5, LH 6 eta DBH1eko ikasleentzat. Gurasoentzako bilera asteazkenean izango da, hilak 9.

Txipristin aisialdi taldeak asteburupasa antolatu du martxoaren 25etik 27ra. Askizura (Getaria) egingo dute txangoa, eta informazio zehatza emateko bilera antolatu du gurasoentzat. Hilaren 9an, asteazkena, izango da hori, 20:00etan, Gazteleku kanpoko bilera gelan.

Asteburupasan LH 5, LH6 eta DBH1eko ikasleek parte hartu ahalko dute, eta izena emateko epea asteartean, hilak 8, zabalduko da. Azken eguna, berriz, hilaren 11 izango da, ostirala.

Izena Txipristinen Instagrameko kontuan eman behar da, han zehaztuta egongo den estekan.