Aritzbataldeko sarrera guztiak agortuta, gaur jokatu du Amenabarrek Asobal ligarako igoera postuetan sartzeko lehen partida FC Barcelona B taldearen aurka.
Indarrez beteta zetorren taldea, otsaileko azken asteburuan Villa de Aranda taldearen aurka 33-30 irabazi ostean.
Etxekoen berotasuna, ordea, ez da nahikoa izan talde kataluniarrari irabazteko, eta asko saiatu arren, 31-34 galdu dute partida.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)