Errotazar, Irita eta Amillubi guneetako antolamendu proposamenak aurkeztuko dituzte etzi

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 14a, 10:00

Udalak saio informatiboa antolatu du asteazkenerako herritarrei Errotazar, Irita eta Amillubi guneei eragingo dieten antolamendu-proposamenak eta aukerak azaltzeko. Saioa udalbatzar aretoan izango da, arratsaldez, eta herritarrek galderak, ekarpenak edota iradokizunak egin ahal izango dituzte.

Hauek dira landuko dituzten proposamenak:

  1. Errotazar (sektorekatze-plana): Abendañoko industria gunea zabaltzea. 18:00etan izango da saioan.
  2. Irita eta Amillubi (plan orokorra aldatzea): Hezegunea berreskuratzea, ekipamenduak (autobus geltokia, zuzkidura-bizitokiak) eta etxebizitzak (babes publikokoak eta libreak). 19:00etan izango da saiona