Aitaren Eguna dela eta, kanpaina berria abiatu du Murkilek

Inauterietako zozketa ondoren, Murkilek kanpaina berria jarri du martxan Aitaren Eguna ospatzeko. Gaurtik hasi eta martxoaren 19ra bitartean erosketak Murkil Elkarteko fideltasun txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroek erosketa doan lor dezakete. Saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz, eta bezero batzuei erosketa horiek doan aterako zaizkie.