Zozketa

Errigoraren saski bana irabazi dute Olatz Azkuek eta Alazne Agirrezabalagak

Zarauzko hitza 2022ko mar. 18a, 10:30

Erriberako produktuekin osatutako saski bana jasoko dute bi irakurle horiek, eta Zarauzko Hitza jarriko da bi lagunekin harremanetan, saskia nola eskuratu azaltzeko.

Zarauzko Hitzak egin du Errigorako bi saskiren zozketa, eta Olatz Azkue eta Alazne Agirrezabalaga irakurleak dira horien irabazleak. Zarauzko Hitza jarriko da zozketaren irabazleekin harremanetan, saskia nola eskuratu adierazteko.

Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, eta oliba olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak martxoaren 30era arte iraungo du. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848-87 12 23 telefono zenbakian).