Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Korrika Kulturalaren barruan

Elena Marguello 2022ko mar. 31a, 17:00

Gaurtik apirilaren 10era bitartean ibiliko da Korrika hara eta ona, Amurrion hasi eta Donostiarainoko ibilbidean. Hurrengo egunetarako, Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan Korrika Txikia, kontzertua eta bertso saioa antolatu dituzte, bestek beste.

Gaur eman diote hasiera 22. Korrikari Amurrion, eta hamar egunez Euskal Herriko hainbat txokotatik ibiliko da apirilaren 10ean Donostian bere ibilbidea amaitzeko. Zarautzen, Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, hainbat hitzordu antolatu dituzte datozen egunetarako. 

Bihar, Korrika Txikia abiatuko dute herriko haurrek eta gazteek 16:45ean hasita. Bihar, 19:00etan, Pelax musika taldeak kontzertua eskainiko du Musika Plazan. Igandean, berriz, Motxian-Etxebeltz taldeak antolatuta, Hika hika hika bertsotan korrhika saioa egingo dute Udaberrin. Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Markel Eizagirre eta Julen Zulaika herriko bertsolariek hartuko dute parte; Maite Aizpurua arituko da gai jartzaile lanetan. Bertso saiora joateko gonbidapenak Udaberrin lortu daitezke.

Hurrengo ostegunean, Korrika herritik pasa baino ordu batzuk lehenago, Korrika-poteoa egongo da herriko kaleetatik, 18:30ean hasita. Zarautz Abesbatzak eta DJ Antoinek gitortuko dute Plaza gorria. Ondoren, herriko kaleetan, Arranoko gitarra taldea, Montetxio Korua eta Zarautz Abesbatza egongo dira. 20:30ean, Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak elkarrekin ariko dira, baita Arrain-Zopa taldekoak ere.

Apirilaren 8an, 04:26an iritsiko da 22. Korrika Zarauztik.