22. Korrikan herritarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Zarauzkohitza.eus-ek

Zarauzkohitza.eus 2022ko api. 5a, 09:11

Korrikaren 22. edizioko uneren batean, han edo hemen, zarauztarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Zarauzko Hitzak, bilduma bat osatzeko. Egitasmoa bukatu bitartean, zarautz@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek irudiak.

Martxan da 22. Korrika, eta hiru egun baino ez dira gelditzen Zarauztik igarotzeko. Dagoeneko Euskal Herriko txokoren batean izan zarela euskararen alde lasterka egiten? Ostiralean Zarautzen egingo duzula korrika? Une horiek guztiak jaso nahi ditugu, eta horretarako, zuen laguntza behar du Zarauzkohitza.eus-ek.

Zarauzko Hitzak argazki bildumak eta bideoak egingo ditu ostiralean, Korrika Zarauztik igarotzen denean, baina herritarrek bidalitako irudien bilduma bat ere osatu nahi du. Horrenbestez, euskararen aldeko egitasmoaren aurtengo edizioa bukatu bitartean ateratako argazkiak zarautz@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek.