Ireki dute malekoiko kantinak ustiatzeko lizitazioa

Elena Marguello 2022ko api. 7a, 10:30

Berazako ustiapen epea ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean izango da, Borghettokoa, berriz, gutxienez zortzi hilabetekoa. Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da.

Ireki dute Berazako eta Borghettoko kantinetako ustiapena lizitatzeko epea. Berazako ustiapen epea ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean izango da, Borghettokoa, berriz, gutxienez zortzi hilabetekoa. Lote batera zein bietara aurkeztu ahalko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Eskaera elektronikoki egin beharko da Zarauzko Udalaren web orrialdeko Kontratatzailearen Profilean. Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 25eko 18:00etan amaituko da.

Kantinen gutxieneko kanona, udaldia 25.000 eurokoa da Berazako kasuan, eta urtea 30.000 eurokoa Borghettoren kasuan.

Lizitazioen bidez emango diren emakidak 2023 urtearen amaierara bitartekoak izango dira, bi udaldi Berazako kantinaren kasuan, eta hauek berariaz eta bi alderdien adostasunarekin luzatu ahal izango dira beste bi urterako. Lote hauetakoren baten lizitazioan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da eskatzaileak 8.000 euroko fidantza jartzea lote bakoitzeko.