Lanuztea egin dute Orokietako irakasleek 'Euskal Hezkuntza Legean, publikoa helburu' lelopean

Elena Marguello 2022ko api. 7a, 13:00

'Hemen gaude publikoaren alde', 'Bai bai bai, publikoari bai' eta 'Euskal Hezkuntza Legean, publikoa helburu' leloak oihukatuz atera dira kalera Orokieta Herri Eskolako hamarnaka irakasle, 10:30ean. Araba kalean, Maxi Eroski parean, egin dute mobilizazioa, gaur Eusko Legebiltzarrean bozkatuko den euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarrien dokumentua dela eta.