Laura Gutman adituak hitzaldia emango du larunbatean Modelon

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 18a, 10:42

Nola egin mesede gure haurren ongizatean izenburupean emango du hitzaldia amatasunaz eta haurtzaroaz hainbat liburu argitaratuta dituen Gutman-ek. Amatasunaren psikologia terapeutikoan da aditua. Hitzaldia ez da doakoa izango, eta bertaratzeko derrigorra izango da sarrera erostea Meitaimaitie dendan, edo haren webgunean.

Laura Gutman ezaguna da guraso askorentzat, hainbat liburu dituelako argitaratuta amatasunaren eta haurtzaroaren inguruan. Bada, larunbat honetan, Modelo aretoan izango da, hitzaldia eskainiko duelako Nola egin mesede gure haurren ongizatean izenburupean.

15:00etatik 17:30era izango da solasaldia, eta bertan eskola, elikadura, kontsumoa eta teknologia izango ditu hizpide besteak beste. "Gure seme-alabentzat nahi dugun bizitzari buruzko hizketaldi irekia eta hausnarketa sakona" izango dela azaldu dute Meitaimaitie dendakoek. Beraiek dira antolatzaileak. Hitzaldia entzuteko sarrera ordaindu beharko da –50 euro–, eta horiek eskuragarri daude dendan bertan edo dendaren webgunean.