Dandak deituta, sanpelaioak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo dute bihar

Zarauzko Hitza 2022ko api. 18a, 15:26

Ekainaren 25etik 27ra ospatuko dituzte herritarrek San Pelaio jaiak, eta horiek behar bezala antolatzeko bilerak deitzen ari da Danda Gazte Asanblada. Bihar, asteartea, 18:00etan egingo dute bigarren bilera, Gaztetxean. Animatzeko eta azaltzeko deia egin diete herritarrei.