Plastikoen industriaz hitzaldia eskainiko dute Jolasplay eta Plastigaur enpresetako bi arduradunek

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 22a, 15:43

ZarautzOn elkarteak antolatu du hitzaldia astearte arratsalderako Plastikoen industria: mehatxu bat aukera bihurtzen izenburupean. Hizlariak Luis Artola Plastigaur enpresako zuzendaria eta Iñigo Isasti Jolasplay Zarauzko enpresako zuzendari komertziala izango dira.

Hitzaldia Antoniano aretoan izango da, 19:30ean hasita, eta antolatzaileei jakinarazi dute gaztelaniaz izango dela.