'Energia berriztagarriak naturguneetan' hitzaldi-solasaldia egingo dute bihar, Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko api. 27a, 10:00

Arkamurka natur taldeak antolatutako hitzaldi-solasaldi zikloaren barruan,  Energia berriztagarriak naturguneetan izenekoa antolatu dute biharko. Bertan, Araba bizirik taldeko Valen Arteagak makroproiektu eolikoek zein megaparke fotoboltaikoak izan ditzaketen eraginez hitz egingo du, eta  konponbideak nondik etorri daitezkeen argitzen lagundu. 

Saioa Modelo aretoan izango da, 19:00etan hasita. Orduerdi inguruko hitzaldia izango da, eta ondoren hizlariari galderak egiteko aukera egongo da.