'Econofaces' liburuari buruzko tailerra egingo du ZarautzOnek

Aritz Mutiozabal 2022ko api. 30a, 17:25

Datorren asteartean izango da DYAko lokalean, eta 18:00etan hasiko da. Ekonomian aditu Felix Gorospe izango dute bidaide saioan.

ZarautzOn elkarteak Juan Torres katedradunaren Econofakes, gure garaiko 10 gezur ekonomiko handiak eta gure bizitza nola baldintzatzen duten liburuan oinarritutako tailerra antolatu du datorren astearterako, maiatzaren 3rako.

Tailerrean aipatu irakasleak ideia teorikoen eta ezarri beharko liratekeen irtenbide praktikoen arteko kontraesanak aztertuko dituzte. Horretarako, Felix Gorospe Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatuaren laguntza izango dute. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendari nagusia izan da, eta sektore publikoan, pribatuan eta nazioartean IKEI aholkularitza-enpresako bazkide-zuzendaria da.

Saioa DYAko lokalean egingo dute, 18:00etatik 21:00etara. Interesa dutenei 38 orrialdeko liburuaren laburpena posta elektronikoz helaraziko zaie. Eskaera egiteko iraola.jm@gmail.com helbidera idatzi behar da.