Puzgarriak nonahi, Familien Egunarekin gozatzeko

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 1a, 13:10

Turismo Bulegoak eta herriko hainbat eragilek antolatuta, Familien Eguna ospatzen ari dira gaur herrian. Familientzat egokiak diren bisiten, ibilaldien eta jokoen zerrenda prestatu dute, baita puzgarriak eta haur jolasak ere egun osoan, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkartearen eskutik.

Puzgarriak eta haur jolasak honako toki hauetan daude: malekoian (Zarauzko Dama eta Beraza artean), Lege Zaharren enparantzan, Sagasti plazan (Azken Portu), Santuiturri plazan (Aritzbatalde) eta  Musika Plazan, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era; Musika Plazan arratsaldez bakarrik izango da.