Kirol legez finalaren atarikoan

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 1a, 15:15

Ez da jardunaldi arrunt bat izan gaur goizekoa plaieroetan. Finalerdiak jokatu dituzten emakumezkoek zein gizonezkoek Ligan eta Kopan, eta guztiek borrokatu dute serio garaipena erdietsi eta finalerako txartelaren jabe egiteko. Hori jakinda, familiakoak, lagunak eta gertukoak bertaratu dira bakoitza bereari animatzera.