Jaiei ekin aurretik, maiatzaren 14an, 29. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko dute herriko hainbat tabernatan, Santa Marinako Jaien alde. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Lehia hamarreko lau usteletara izango da, eta lehen postuetan geratzen direnek honako sariak jasoko dituzte:
- Txapeldunek 500 euro, txapelak eta garaikurrak.
- Azpitxapeldunek 240 euro eta garaikurrak.
- Hirugarrenek 120 euro eta garaikurrak.
- Laugarrenek 60 euro eta garaikurrak.
Bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren postuan geratzen direnek herriko jatetxeetan bi pertsonarentzako afariak irabaziko dituzte, baita auzoko bikote onenak ere (lehen zortzi postu onenetan sartu ez den onenak).