Finkatu dituzte Txaparrotan eskubaloi txapelketarako datak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 3a, 15:15
2019ko txapelketako irudia. (Hitza)

Ohi bezala, uztaileko lehen bi asteburuetan jokatuko da Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa. Haurren txanda izango da lehen asteburuan, eta helduena bigarrenean. 

Bueltan da eskubaloizaleen udako hitzordu kutuna. Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketak Desertu Txikia hartuko du bi urteko etenaren ostean, eta antolakuntza taldeak sare sozialen bidez adierazi du lanean dabiltzala uztailerako dena prest egon dadin. Momentuz, datak soilik aurreratu dituzte: uztailaren 2an eta 3an haurren txapelketa jokatuko dute, eta 9an eta 10ean, berriz, helduena.