'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala emango dute Modelon ostegunean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 7a, 09:00

Proiekzioaren ondoren, gaiaren inguruan solasteko aukera izango da Aloña Jauregi eta Garazi Auzmendi Landarlan ingurumen elkarteko kideekin.

Maiatzaren 12an, 19:00etatik aurrera, Aralar, mundua leku den lurra dokumentala eskainiko dute Modelo aretoan, Arkamurka natur taldearen eskutik. Azken urteotan iskanbila iturri bihurtu da Aralar bertako larreen kudeaketa dela medio. Datorren ostegunean gaiaz gehiago ikasteko aukera izango dute interesa dutenek, izan ere, dokumentalaren proiekzioaren ondoren, Aloña Jauregi eta Garazi Auzmendi Landarlan ingurumen elkarteko kideen hitzartzeak entzuteko aukera izango da. Dokumental-solasaldian parte hartzera gonbidatu ditu Arkamurkak herritar guztiak.