Zarauzko 4. Herri Lasterketa korrituko da bihar

2019an egin zen 3. Herri Lasterketa. (Hitza)

Laugarren aldiz jokatuko da bihar A 3 el Km taldeak antolatutako Zarauzko Herri Lasterketa. Lege Zaharren Enparantzatik 11:00etan abiatuta, 8,2 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek.

Zarauzko herrigunea ingururatuko du ibilbideak:

Antolatzaileek ohartarazi dute jende asko animatu dela izena ematera, eta herritarrak gonbidatu dituzte kalera ateratzera, korrikalariak animatzeko.