Hasi da dagoeneko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eta atzo, larunbata, lehen kanporaketako joaneko jardunaldia 0-3 galdu zuten palista zarauztarrek. Azkoitia izan zuten aurkari etxean, eta hiru partidak galdu zituzten: kantxa osoko buruz burukoa 7-20, binakakoa 14-20 eta banaka zazpi koadroren barruan 3-20.
Datorren igandean, maiatzak 15, itzulerako partida jokatuko dute Azkoitiako Gurea pilotalekuan, eta final laurdenetara sailkatzeko txartela egongo da jokoan hiru partida horietan. Final laurdenetara sailkatuz gero, Soraluze izango lukete aurkari zarauztarrek.