Nerea Iturriagak eta Kamel Zianik irabazi dute Zarauzko 4. Herri Lasterketa

Julen Imaz 2022ko mai. 8a, 19:07

Zarauzko 4. Herri Lasterketa izan da gaur goizean. Lege Zaharren Enparantzatik abiatu dira goizeko 11:00tan ehun parte hartzaile inguru giro eguzkitsuan, eta 8,2 kilometroko ibilbidea egiteko erronkarekin. 

Azken metrotan arazoak izan baditu ere, Kamel Ziani izan da helmugara iritsi den lehen korrikalaria, 26 minutu eta 55 segundoko markarekin. Bost segundo gehiago behar izan ditu bigarren sailkatuak, Raul Gomezek.

Emakumezkoetan Nerea Iturriaga izan da txapelduna, 31 minutu eta 36 segundoan helmugaratu ondoren.