Sei domina lortu ditu ZKE Halterofiliak Euskadiko Txapelketan

Imanol Citoresek eta Ainitze Zumetak Espainaiko Txapelketarako txartela lortu dute.

Euskadiko Halterofiliako Txapelketa jokatu zen larunbatean Villabonako Olaederra kiroldegian, eta ZKE Halterofiliako kirolariek sei domina lortu zituzten. Gainera, bi kirolarik Euskadiko Selekzioarekin Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela lortu zuten; ekainaren 11-12ko asteburuan jokatuko da Salamancan (Espainia).
 
Urrezko hiru domina lortu zituzten (Ane Galarraga, Ane Grijalba eta Igor Lekuona), zilarrezko bi domina (Imanol Citores eta Ainitze Zumeta; biak Espainiako Txapelketako sailkatuta) eta brontzezko domina bat (Iñaki Unanue). Bestalde, Erika Sanchezek laugarren postua lortu zuen. Emaitza bikainak Ibon Eguskiza, Imanol Zulaika eta Jon Mendizabalek entrenatutako kirolarienak.