Gizonezko ahots grabeak behar ditu Zarautz Abesbatzak

Zarautz Abesbatza emanaldi batean.

Zarautz Abesbatza gizonezko ahots grabeen bila dabil. Egindako eskaeraren arabera, "abesteko grina duten pertsonak" behar dituzte.

Gogorarazi dute entseguak astearteetan eta ostegunetan egiten dituztela, 20:30etik 22:00etara. Parte hartzeko gogoa dutenek, abesbatza.zarautz@gmail.com helbide elektronikoaren bidez jar daitezke abesbatzarekin harremanetan.