Alba Menendez: ''Zortzigarren liga da, baina berezia baita ere''

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 9a, 14:10

Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeak bere historiako zortzigarren liga bereganatu du –hirugarrena jarraian–, hiru jardunaldiren faltan, Unicaja Gijoni 22-35 irabazi ondoren. Alba Menendez kapitain zarauztarra pozarren agertu da lorpenarekin, eta ondorengo adierazpenak egin zizkion ETBko kazetariei garaipena lortu berritan.