Zozketa

'Perez sagutxoa' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Igandean, 16:45ean hasiko da antzezlana Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Glu-glu produkzioak Perez sagutxoa antzezlana aurkeztuko du igandean, maiatzak 15, Modelo aretoan, 16:45ean. Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten irakurle guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.