Honako hauek jasotzen ditu planak:
- Salbatore Mitxelena ikastola egungo kokalekuan mantentzea, baina handitzeko eta hobetzeko aukerarekin.
- Eguzki-Izar eremuan 180 etxebizitza eraikitzea (72 babestutakoak eta 108 salmenta librekoak); eremu berean, hotel bat erakitzea.
- Maria Etxetxikiko udal jabetzako eraikina finkatzea eta Eguzki-Izarren udal lokalak eta aparkaleku publikoa lortzea.
- Iñurritza ibaiaren ertzak berreskuratzea eta naturalizatzea.
- Biribilgune berri bat eraikitzea Gipuzkoa eta Nafarroa kaleen arteko bidegurutzean.
- Eremua hegoaldetik mugatzen duen trenbideari dagokionez, trenbidea bikoizteko behar den trenbide plataforma bermatzeko euste horma bat eraikitzea.