Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren edizio berria aurkeztu zuen atzo. Musika eta arte eszenikoak uztartzen dituen programa da, eta lehen mailako artistak eta tokiko talentu gazteak batzen ditu hitzorduetan; 16 eta 25 urte bitarteko gazte gipuzkoarrei zuzenduta dago, gainera.
Aurtengo zirkuituan bederatzi udalerrik parte hartuko dute, eta horietako bat Zarautz izango da. Urriaren 14an iritsiko da egitasmoa herrira, eta beraien agendan iragarri dutenez, Merina Gris taldeak joko du. Edonola ere, egitarau osoa zehazteko dago oraindik. Gipuzkoan Gazte Tourraren lehen hitzordua maiatzaren 21a egingo dute Andoainen, eta ekainaren 11n Ordizian; momentuz, bi horietako programazioa bakarrik iragarri dute.