Lanbideko eta AEK euskaltegiko eraikina zena eraisten hasi dira

Araba kaleko 13. zenbakiko pabiloia eraisten hasi dira, orain gutxira arte Lanbideren bulegoa eta AEK euskaltegia zeudeneko eraikina. Era berean, Plasticos Pardoren jardueraren lekualdatzea hasi dira. Hau guztia, Salberdinen zarauztarrentzako 125 etxebizitza tasatu berriren zozketa-deialdiaren atarikoa dela iragarri du Xabier Txurruka alkateak.