Emanaldi berezia antolatu dute ostiralean herriko jubilatuentzat

Virginia Imaz Clowna.

Iñurritza eta Udaberri jubilatuen elkarteek saio berezia antolatu dute, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, hurrengo ostiralerako, hilaren 20rako. Udaberri Koruaren emanaldia eta Virginia Imaz Clownaren saio umoretsua izango dira Modelo aretoan, 11:00etan hasita, herriko jubilatu guztiei eskainita.

Saioa doakoa izango da, baina bertaratu nahi dutenek aldez aurretik sarrera hartzeko gomendatu dute antolatzaileek, edukieraren baldintzak ziurtatzeko. Sarrerak Iñurritzan, Udaberrin eta Turismo Bulegoan eskuratu daitezke, edo, bestela, sarrerarik geratzen bada,egunean bertan Modeloko sarreran.