Alemaniako arteari buruzko hirugarren atala eskainiko dute Photomuseumen

Duela bi aste hasitako zikloari jarraipena emango diote eta, ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

Arte alemaniarrari buruzko zikloari jarraipena emango diote ostiral honetan Photomuseumen, Gela programaren barruan. Andrew Graham-Dixon arte kritikariaren azalpenen proiekzioarekin jarraituko dute, hirugarren atala eskainiz. Zati honetan XX. mendeko garai ilun eta zailak ikertzen dira.

Gerra ondoren, Hirugarren Reicharen itzalak iraun zuen eta Alemania zatituta eta traumatizatuta egon zen. Otto Dix eta George Groszen obrak eta Bauhaus-en garaitik, Georg Baselitz, Hilla Becher edota Joseph Beuys kontzeptu-artistaren gerraosteko margolarietaraino bidaia luze eta bitxia dago. Hori guztia izango du aztergai biharko ikus-entzunezkoak.

Ohi bezala, doakoa izango da saioa, eta 18:00etan hasiko da.