Sanisidroetako ospakizunei ekingo diete bihar Meagan

Nerea Uranga 2022ko mai. 12a, 14:00
2019an egin zuten azkenekoz txakolin dastaketa Meagan. (Hitza)

San Isidro egunaren bueltan askotariko ekitaldiak antolatu dituzte astebururako Meaga auzoan.

Maiatzaren 15ean da San Isidro eguna. Aurten, egun hori igan- dez egokitu da, eta horren buel- tan antolatu dituzte festetako ekitaldiak Getariako Meagan. 2019tik festarik ospatu gabe egon dira auzo horretan ere, eta asteburu bete-betea prestatu dute:

Egitaraua

Bihar, ostirala.

  • 21:00. Txupinazoa eta ikurriña igoerarekin jaien hasiera.
  • 22:00. Mus Txapelketa azkarra, Artelatz elkartean. Izen-ematea 21:30ean izango da. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko da.

Etzi, larunbata.

  • 21:00. Bertan erretako txahalarekin afaria, elkartean. Afarirako izena emateko epea bihar amaituko da, eta 609 05 91 02 edota 652 77 78 51 telefono zenbakietako batera deituta eman behar da izena.
  • Ondoren. Barra irekia eta musika, elkartean.

Maiatzak 15, igandea, San Isidro Eguna

  • 11:30. Meza eta prozesioa.
  • Ondoren. Txakolin dastaketa txerriki erreaz lagunduta, elkarte inguruan. Ordu berean, Gure Txeru dantza taldearen erakustaldia.
  • Eguerdian. Herriko gazteen arteko pilota partida, frontoian. G. Arista eta Etxaniz M.Aristiren eta Zenekortaren kontra.
  • 14:00. Auzoko adinekoen bazkaria, Azkue hotelean. Bihar artekoa da izena emateko epea, horretarako 634 92 24 34 telefono zenbakira deitu behar da.
  • 18:30. Alabier eta Lajarekin erromeria, elkartean.