Zozketa

'Perez sagutxoa' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Zarauzko Hitzak

Igandean, 16:45ean hasiko da antzezlana Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. 

Glu-glu produkzioak Perez sagutxoa antzezlana aurkeztuko du igandean, maiatzak 15, Modelo aretoan, 16:45ean. Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartzen duten irakurle guztien artean. Zozketa egin ondoren, Ekaitz Berasaluze eta Amaia Leunda izan dira irabazleak.