Zudugarai gainetik igaroko da Itzulia Women 2022 txirrindulari proba

Itzulia Women 2022 txirrindulari proba Oriotik eta Aiatik pasatuko da igande goizean. (Itzulia)

Donostialdetik Oriora joango dira txirrindulariak, eta handik Zudugarai gainera igoko dira, Aiarako noranzkoa hartzeko. Ondoren, Santiotik barrena, Oriora itzuliko dira, eta Donostiarantz jarraituko dute. Horrenbestez, 09:00etatik 11:00etara bitartean, N-634 errepidea trafikoari moztuta egongo da bi une jakinetan: 09:55 aldera eta 10:32 aldera.