Irudietan: Hondartzako futbol txapelketako sari banaketa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 14a, 18:24

Irabazi ala galdu, denek eraman dituzte domina eta garaikurra etxera gaurkoan. Ohi bezala, sari nagusiez gain, beste hamaika ere banatu dituzte: atezain onenei, lehen golegileei, entrenatzaile onenei, epaile onenei... Txurdin Realeko maskota ere bertan izan da, eta gaztetxoenek gozatua hartu dute harekin.