Giro ederrean ospatu dituzte Meagan sanisidroak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 15a, 18:30

San Isidro jaien bueltan, meza eta prozesioa egin dituzte gaur Getariako Meaga auzoan. Gure Txeru dantza taldekoen emanaldia eta herriko gazteen pilota partida izan dira segidan, eta jan-edanaz gozatzeko aukera izan da ondoren. 

Hainbat herritar bildu da elkartearen bueltan, eta asko gerizpearen babes bila ibili badira ere, giro ederrean gozatu dute txakolinaz eta lagun giroaz. Parrilan egindako txerrikia dastatzeko aukera ere izan da, eta ilara luzea egin da mokadutxoa eskuratu ahal izateko.