Bigarren kanporaketa larunbat honetan jokatuko da Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktoriako oholtzan, 18:00etatik aurrera, eta saio horrek erabakiko du zeintzuk izango diren zuzenean pasatuko diren beste bi finalistak, baita puntuazioaren arabera final handirako sailkatuko diren gainerakoak. Finala ekainaren 4an jokatuko da Leitzan.