Agenda 2030 planaren diagnostikoa aurkeztuko dute asteazkenean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 16a, 14:30

Saio irekia izango da, baina bertaratu nahi duenak izena eman beharko du aurretik.

"Etorkizuneko Zarautz definitzea" helburu duen Agenda 2030 plan estrategikoaren diagnostikoa aurkeztuko dute asteazken arratsaldean, udaletxeko Etxezabala aretoan.

18:30ean hasiko da saioa, eta herritar ororentzako irekia izango da. Bertaratzeko aurrez izena eman beharko da ordea, partehartu@zarautz.eus helbide elektronikora idatzita edota 943-00 51 59 telefonora deituta. Udalak adierazi duenez, saioa baliatu nahi dute etorkizuneko erronka nagusiak "elkarrekin markatzeko"eta "Zarautz hobetzeko proposamen zehatzak jasotzeko".