Gipuzkoako Herriarteko Txapelketatik kanpo geratu dira Zarauzko palistak

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 16a, 16:30

Lehendabiziko kanporaketako joaneko eta itzulerako partidak jokatuta, Azkoitiak 5 eta 1 menderatu du Zarautz, beraz, lehiatik kanpo geratu da.

Gomazko paletako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen kanporaketa jokatuta, dagoeneko erabakita dago zeintzuk izango diren final laurdenak jokatuko dituzten herriak, eta lehiatik kanpo geratu da Zarautz. Joaneko partidan galdu egin zuten zarauztarrek etxean Azkoitiaren aurka, eta atzoko partida ere, itzulerakoa, galdu egin zuten 2 eta 1. Joaneko partidako emaitzak batuta, 5 eta 1 azkoitiarren aldekoa izan da emaitza orokorra.