Doako sarrera izango du bihar Photomuseumek, Museoen Nazioarteko Egunean

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 17a, 19:20

Bihar, maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da,  Museoen boterea lelopean. Photomuseum Zarauzko Argazki eta Zinema Museoak bat egingo du egitasmoarekin, eta, beraz, biharko sarrera doakoa izango da. Era berean, bi bisita gidatu eskainiko ditu dohainik: 11:00etan euskaraz, eta 18:00etan gaztelaniaz.