Hags Swelek, Iplay Urban Design eta Jolas enpresek berrituko dituzte herriko haur parkeak

Zarauzko Udalak aipatu hiru enpresa horiei adjudikatu die herriko hamahiru parke berritzeko ardura, 750.000 euroan.

Zarauzko Udalak esleitu ditu herriko hamahiru haur jolas parke berritzeko lanak, honako hiru enpresen artean: Hags Swelek SA, Iplay Urban Design SL eta Jolas Electro Talleres Zarautz SA. Jarduera horri aurrera eramateko 750.000 euroko inbertsioa egingo du.
 
Berritu beharreko parkeak asko direnez, lau lotetan sailkatu dituzte, eta lote bakoitza enpresa batek egingo du; Jolasek, aldiz, bi lote. Lehena, Urdaneta parkea, Lapurdi kalea eta Iturrilun plaza jasotzen dituena, Hags Swelek enpresaren esku geratu da, 168.655,49 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin. Bigarrena –Aritzbatalde plaza, Donibane plaza eta Kani Berri–, berriz, Iplay Urban Design enpresa, 181.435,20 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.
 
Jolas Electro Talleres Zarautzek hirugarren eta laugarren lotearen ardura izango du. Alde batetik, Santuiturri plaza, Duke Enea eta Geltoki parkea berrituko ditu 163.218,86 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin; eta bestetik, Azken kalea, Torre Luzea parkea, Pagoeta parkea eta Zelai Ondo, 235.847,69  euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.