Bihar zabalduko dute Txaparrotan-en haurren txapelketan izena emateko epea

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 18a, 14:00

Helduena datorren astean izango da, hilaren 24tik 29ra.

Gerturatzen ari dira Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketaren datak. Haurren eta helduen lehiaketako egunak zehaztuta daude, eta baita izena emateko epeak ere. Hain zuzen ere, bihar goizean irekiko dute haurren izen-ematea, 09:00etan hasita, eta Txaparrotan-en atari digitalean jarriko duten formularioa bete beharko da.

Bertan parte hartzeko tokia mugatua izan ohi da, beraz, bihartik hasi eta hilaren 22ra artekoa aurre inskripzioa izango da. Epe hori bukatu eta bi egunera, antolatzaileek zozketa egingo dute eta onartuak izan diren taldeek orduan egingo dute izen emate ofiziala, 45 euro ordainduta, ondorengo kontu korrontean: ES97 3008 0181 3545 1127 3924 Rural Kutxa.

Helduen izen-ematea, berriz, datorren astean izango da, hilaren 24tik 29ra. Hauentzako ere dinamika bera erabiliko da, eta tokatzen zaienek 60 euro ordaindu beharko dute, kontu korronte berean.