Getariako Triatloiak eragina izango du trafikoan, larunbatean

Zarauzko Hitza 2022ko mai. 18a, 15:15

Larunbat arratsaldean jokatuko da Getariako Triatloia, eta horrek eragina izango du Zarauzko eta inguruko trafikoan. 

Antolatzaileek gomendio batzuk plazaratu dituzte arazoak ekiditeko

  • Zarautz eta Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.
  • Getariatik Zumaiara (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziotik ere) beti ere arretaz gidatzea eskatzen da aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak zainduko du, lasterkarien sartu irtenak lehenetsiz eta babestuz bide-gurutzean. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
  • Meagatik Zumaiara (GI-2633) itxita 16:15-17:30 bitartean.
  • Zumaiatik Meagara (GI-2633) zabalik, baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako.
  • Zumaiatik Zarautzera (N634) itxita 16:15-17:30 bitartean:
    AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.
    Zumaiatik Meagara (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako.
    Meagatik Zarautzera (GI-2633) bi noranzkoak zabalik Elkanorako bidegurutzera arte.
  • Getaria Zarautz (N-634) bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
  • Askizu eta San Prudentziotik Getariara itxita 16:00etatik 17:40era.
  • Getariatik Meagara (GI-3391) itxita 16:00etatik 17:15era, berdin Balenziaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzoetan.