Prezio Zehatza kanpaina abiatu du Murkilek, bere 40. urtemuga ospatzeko

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 18a, 16:30
Prezio Zehatza erakusleihoko produktuak (Murkil)

Barren plazako lokalean produktuz betetako erakusleihoa jarri dute, eta bertako bildutako osoaren prezioa asmatzen duen bezeroarentzat izango da sorta osoa.

Murkil Zarauzko dendarien elkarteak 40 urte bete ditu gaur, eta urteurren biribila ospatzeko, Prezio Zehatza izeneko kanpaina berezia jarri du abian, gaurtik hasi eta hilaren 31ra arte. Kanpainaren helburua da bezeroek produktu sorta baten prezioa asmatzen saiatzea da, eta asmatzen duen pertsonak edo gehien hurbiltzen denak, betiere pasatu gabe, produktu guztiak eramango ditu. 

Eskuratu daitezken produktu guztiak erakusleiho bateak jarri dituzte ikusgai, Milar zeneko lokalean, Barren plazan. Bezeroek hainbat aukera izango dituzte beraien kalkuluak egiteko. Aurrez aurre ikusteaz gain, elkartearen webgunean, facebooken eta instagramen, eta dendetan egongo diren karteletan dagoen QR kodearen bidez ikusi ahal izango dira argazkiak.  Produktuen artean daude, besteak beste, Veneziarako bidaia bat, telebista bat, ordenagailu bat eta modako jantziak.

Bezeroek txartel bat bete beharko dute beren datuekin eta erakusleiho horrek duen prezioarekin, Murkil dendetan egindako erosketa bakoitzeko (txartelarekin edo eskudirutan ordainduta). Kanpainaren oinarriak elkartearen webgunean kontsultatu daitezke.