Elsa Dorfman argazkilariaren lana aztertuko dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 19a, 16:00

Ohi bezala 18:00etan izango da saioa, doako sarrerarekin.

Photomuseumek sustatutako Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Elsa Dorfman argazkilariaren lana izango dute aztergai. Dorfmanen jarduna bitxia izan da argazkigintzaren munduan. 30 urte eman zituen formatu handiko erretratuak egiten 20x24 hazbeteko Polaroid kamera erraldoi batekin, 58 x 91 zentimetroko argazkiak egiten.

Polaroid etxeak mota horretako bost aparatu baino ez zituen egin, eta horietako bat Dorfmanek
alokatzen zuen. Dorfmanek modeloei saltzen zizkien argazkiak, eta baztertutako kopiekin geratzen zen. Horri esker, ehunka lan gorde zituen.

Bere estiloari dagokionez, Dorfmanek zuen ez zuen pertsonen barne-mundua erretratatzeko
interesik, ezta haien arima jasotzekoa ere. Berak kanpoko mundua erakutsi nahi zuela esaten zuen, trukean ezer eskatu gabe. Pertsona zoriontsuei argazkiak ateratzea zen bere helburu nagusia.